Guri buruz
Denda eta kate handiak zabaltzen eta Internet bidezko salmentak etengabe gorakadan ari diren honetan, Urola Kostako Udal Elkartetik, eskualdeko komertzio txikiei laguntzeko lanketa bat egin da, lehiakortasuna hobetzeko informazio baliagarria eskuragarri jartzeko asmoz. Horretarako, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako merkatari zein herritarrei inkestak egin zaizkie: batetik, herritarren kontsumo ohiturak irudikatzeko; eta bestetik, eskualdeko merkataritza sektorearen ezaugarriak eta eboluzioa aztertzeko, hainbat aldagai kontuan hartuz.
Lanketa egiteko eskualdeko merkataritza establezimenduen lagin bat erabili da. Zehazki 295 establezimenduk hartu dute parte azterketan. Hain zuzen ere, eskualdean guztira dauden merkataritza establezimenduen %65,3ak hartu du parte. Merkataritza sektoreak (424 establezimenduz osatua) eskualdeko jarduera ekonomiko guztien % 12,68a biltzen du eta guztira 1125 lanpostu sortzen ditu, hain zuzen ere, eskualdeko guztizko enpleguaren % 8,05a.
Sektorearen ezaugarriak eta eboluzioa ezagutzeko egindako azterlanaren ondotik, monitorizazio sistema ere landu da.
Monitorizazio sistema honen beheko atalean, herritarren ohituren hainbat datu ikusgai daude.
Horretaz gain, sektorearen ezaugarrien eta eboluzioaren datuak ere eskuragarri daude, “Log in” atalean edo “Merkatarien dashboard interaktiboa” atalean.
Merkataritzako establezimendua baldin bazara eta azterketan parte hartu baldin baduzu, sektorearen ezaugarriak eta eboluzioa ikusteaz gain, zure negozioa non kokatzen den jakin dezakezu. Horretarako, zure gakoekin sar zaitez “Log in” atalean edo “Merkatarien dashboard interaktiboa” atalean.
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Toki Garapenaren arloan Lankidetza Gobernantza sustatzeko eskualdeak 2024” hitzarmeneko 1.go atalaren baitan garatu da; eta ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoa Sailak kofinantzatu du.
Eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutu nahi ditugu
2024ko urriaren 22tik azaroaren 14ra bitartean eskualdeko 500 herritar elkarrizketatu dira. Elkarrizketa horietatik ondorioztatutako erosketa ohituren hainbat datu ikusgai dituzu
Kontsumitzaileen adierazle guztiak
Merkataria bazara, ikusi zure intereseko sektoreko datuak eta alderatu zure datuak inguruko enpresekin.
Merkatarien dashboard interaktiboa